Koronabirusa Sakanan

Elkartasun sarea martxan dago

Guaixe 2020ko mar. 17a, 15:48
Etxarriarra okindegi batean ogia erostera sartzeko zain.

Gaurtik aurrera erabilgarri dago eta denden ordutegiaren arabera lan eginen du.

COVID-19 koronabirusak “sortu den testuingurube zein dan ikusik eta honek eragiten ttuben zailtasunen aurrien herriye batuik eta gogotsu mantentzeko asmoz”, Etxarriko Gazte Asanbladako (EGA) kideek auzolanean Elkartasun Sarea martxan jarri dute.  Horren helburua da “adiñeko jendiai eta etxetik atiatzeko zailtasune dakan jendiai denboraldi hau pasatzeko biherresko dien gauzek etxia gerturetzeko zerbitzube” eskaintzea, horrela, “oñarrizko biherrak asetzeko (jana, garbitzeko produktubek, egunkayek, medikamendubek...)”. 

Auzolanaz herriye eraiki leloa hartu du elkartasun sareak. EGAko kideek jakinarazi dutenez, “udalakin eta gizarte zerbitzubakin harremanetan jar ga biherreskuek dien segurtasun neurriyek hartu ahal izeteko”. Eta gaineratu dutenez, “eskaerak etxeta aillatzeko eta biruse ez zabaltzeko erabiliko diaun metodologia telefonos azalduko diau”. 

Launtze bihe izenes gio, zer ein? 
673 319 557 o  671 603 012 telefono zenbakitara hots egin biher da aurrena. Eskaera ein bia hurrena. Hortako zer nehi dan eta zein dendetatik jakinazi bia. Eta, atzeniako, erosketa etxeko atayen jasoko da.