Duela 25 urte...

Igerilekurako bidea egiten Etxarrin

Guaixe

Trenbide pasabidetik igerilekura arteko bidea berritzeko lanak egiten ari ziren

Egitasmoak bi bide aurreikusi zituen ibilgailuendako ezkerrekoa eta oinezkoendako eskuinekoa. Bi bideak landare-hesi batez banatuko zen. Basopokalen dauden etxebizitzetako etxarriarrendako eta ondoko lantegiendako erosoagoa bihurtu zen handik ibiltzea. Baita beheko basora edo Danbolintxuloko igerilekura joan zirenendako ere.