Koronabirusa Sakanan

Etxarriko gazte txokoa etxetik

Guaixe 2020ko api. 1a, 10:12
Etxarriko gazte txokoaren murala margotzen. ARTXIBOA

Alarma egoeraren ondorioz Etxarri Aranazko gazte txokoa itxita egon arren, etxetik egiteko proposamenak egiten dituzte monitoreek sare sozialen bidez. Aste honetarako, argazkiak bidaltzeko lehiaketa bat antolatu dute

Nahiz eta itxita egon, Etxarri Aranazko Gazte-txokoa bizirik dago. Monitoreek etxetik egiteko proposamenak eta lehiaketak egiten dituzte Instagram sare sozialaren bidez. Oraingoan, Nor naiz? lehiaketa antolatu dute, eta norberaren argazki bat bidaltzeko eskatu diete gazteei. Argazkiak bidaltzeko epea apirilaren 5ean, igandean, 20:30ean, amaitzen da eta etxarrikogaztetxokoa1@gmail.com helbidera bidali behar dituzte. 

Ondoren, jasotako argazkiak manipulatuko dituzte irudiaren protagonista nor den ez ezagutzeko, eta argazki horiek gazte txokoaren Instagram kontuko story-etan jarriko dituzte. Lehiaketaren hurrengo urratsa, beraz, argazkietakoak nor diren asmatzea da. Gazte txokotik jakinarazi dutenez, lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da argazkia bildatzea.