Abesbatza

Etxarri Aranazko Abesbatzaren elkartasun oparia

Guaixe 2020ko api. 13a, 14:28

Ahotsak ETB1eko saioaren lehenengo denboraldiaren irabazleak bideo berezia eskaini die koronabirusarekin gaixotutakoei eta osasun-krisia gainditzeko laguntzen ari diren guztiei. 

'Etxean geratuko naiz Etxarri Aranazko Abesbatzarekin' lelopean Etxarri Aranazko Abesbatzak abesti eta bideoa prestatu du. Bideoan abesbatzak kideak agertzen dira elkartasunezko mezuekin: besteak beste, "Elkarrekin lortuko dugu" edo "Etxean geratuko naiz". Modu honetan Etxarriko abesbatzak "babesa eta elkartasuna" helarazi nahi die Covid-19 birusak jotako pertsonei eta egoera hori gainditzeko laguntzen ari diren guztiei.