Maiatzaren 1arekin batera makina bat etxarriarrek barga igo eta Hartzabalen elkartzen dira. Eguerdia pasata maiatza nola jasotzen duten ikustera biltzen da jendetza. Baina ostiral honetan ez da halakorik izanen. COVID-19 gaitzak eragindako osasun krisialdiak eta gaixotasuna ez zabaltzeko etxean egoteko deialdiak eragin ugari izan dituzte. Eta horietako bat da maiatza. Jende pilaketetan gaitza errazago kutsatzen denez, indarrean dauden osasun aholkuei segituz, bertan behera gelditu da urteroko ohitura.