50. urteurrena irudikatzeko logoaren bila

Guaixe 2020ko mai. 7a, 13:00

Etxarri Aranazko Abesbatzak 50 urte beteko ditu aurten, eta urteurrenaren logotipo lehiaketa antolatu du. Uztailaren 31ra arte aurkez daitezke lanak

50 urteurren logo lehiaketa antolatu du Etxarri Aranazko Abesbatzak urrezko urtemugen ekimenak eta ospakizunak irudikatzeko. Logotipoaren gaia, beraz, Etxarri Aranazko abesbatzaren 50. urteurrena da. Edonork parte har dezake eta bakoitzak gehienez bi logo aurkez ditzake. Lanak DIN4 formatuan aurkeztu behar dira, eta nahi izanez gero abesbatzaren gaur egungo logoaren gainean sor daiteke berria. Plagiorik ez dira onartuko. Lanak aurkezteko epea uztailaren 31n bukatzen da. 

Etxarri Aranazko Abesbatzaren 50. urteurren logo lehiaketaren saria 150 eurokoa izango da. Epaimahaia abesbatzaren kide guztiek osatuko dute, beraz, kide guztiek bozka emango dute eta boto gehien lortzen dituen logotipoa izango da irabazlea. Aukeratutako logotipoa abesbatzaren esku geldituko da eta abesbatzak aurkeztutako lanekin erakusketa antolatu ahal izango du.