Kale Nagusiko argindar kableak lurperatuta

Guaixe

Maiatzeko aurreneko astean lanak egin ziren Etxarri Aranazko Kale Nagusian. Iberdrolak argindar kableak lurperatu zituen. Horretarako, herria zeharkatzen duen errepidea erabili zuen. Hura luzeran luzatu eta han beharrezko azpiegiturak jarri ondoren kableak lurperatu zituen.