Udalak kontu-hartzaileen poltsa osatuko du

Guaixe 2020ko mai. 29a, 11:30
Etxarri Aranazko udaletxea. Artxiboa.

Kontu-hartzaile gisa aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda sortu behar du, beharren arabera, etorkizunean kontratazioak egiteko.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, etorkizunean, beharren arabera, kontu-hartzaileak kontratatzeko zerrenda osatuko du. Deialdian interesa dutenek bete beharreko baldintza nagusiak dira: adinez nagusia izatea, C-1 euskara maila izatea, lizentziatura eta deialdia aipatzen direnak.

Interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute Etxarri Aranazko udaletxeko bulegoan, udalaren  egoitza elektronikoaren bitartez, edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 1. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan. Eskabidearekin batera, nortasun agiriaren fotokopia, titulazioaren fotokopia konpultsatua, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotearen edo enplegua hobetzeko eskaera egin dela egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia eta euskararen ezagutza frogatzen duen tituluaren fotokopia konpultsatua. Izena emateko epea heldu den astelehenean, 14:00etan, despedituko da.