Foruzaingoak azaldu duenez, istripua bart gauean izan da, Sakanako autobidean, Altsasuko norabidean Uharte Arakil parean. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik autoa errepidetik atera zen. 30 urteko etxarriarra, J. J. M., bakarrik zihoan, eta istripuan hil da.