COVID-19 gaixotasunak festak bertan behera uztea ekarri du. Etxarri Aranazko Udalak San Kiriko eta San Adrianerako ekitaldi sinbolikoak antolatu ditu. Gaur eta astewartean 18 urtetik gorako etxarriar guztiei ardoi botila bana banatuko die. Horretaz aparte, txistulariak eta udalak kalejira egin dute herrian barna eta kintoek aldi bereko dantzakia dantzatu dute plazan.