Matrikula garaia udal musika eskolan

Guaixe 2020ko eka. 23a, 11:38
Etxarriko musika eskolako kantu taldea. Artxiboa.

Hilaren akabera arte egin daiteke edo  agorrilaren 16tik irailaren 4ra bitartean.

Etxarri Aranazko udal musika eskolan heldu den ikasturtean ikasketak egin nahi dutenek izena emateko aukera zabalik dute dagoeneko. Interesa dutenek udaletxeko bulegotik pasa behar da, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horretarako, www.etxarriaranatz.eus web orria erabili behar da.  Matrikula egiteko bi epe daude. Aurrena, hilaren 30era artekoa da eta, hurrena, agorrilaren 16tik irailaren 4ra artekoa. Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du matrikula bigarren epean egiten dutenen kasuan plaza izatea ez dela bermatzen. 

Etxarri Aranazko udal musika eskolak honako ikasketa eskaintza du: pianoa, txistua, gitarra, biolina, zeharkako txirula, akordeoia, kantua, saxofoia, tronpeta eta bateria, tronboia, bonbardinoa eta gitarra elektrikoa. Ikasleek musika eskolako taldeetan parte hartzeko aukera du (txistulariak, fanfarrea eta eskolania).