Duela 25 urte...

Etxarri Aranazko abesbatza txapeldun

Guaixe 2020ko uzt. 13a, 10:35

San Vicente de la Barquerako XXVIII. Cancion Marinera txapelketan lehen saria, Urrezko Lina Marina, eskuratu zuen Etxarri Aranazko abesbatzak

Saria 200.000 pezeta izan zen (1.202 euro). Igor Ijurra Fernandez zuzendariak zuzendu zuen 51 ahotsez osatutako abesbatza. Kantabriako herrira 2013an bueltatu zen abesbatza. Bigarren saria eta marinel obraren interpretazio onenari lehen saria ekarri zituen.