Irakurri eta jolastu

Bihar, garilak 15, 18:00etatik 20:00etara, Alunarekin irakurri eta jolastu ekimena izanen da Etxarri Aranazko herriko patioan. 

Etxarri Aranazko kultur zerbitzuak udarako egitaraua prestatu du eta bihar eta datorren asteazkenean, hilaren 15ean eta 22an, Alunarekin irakurri eta jolastu ekimena izanen da herriko patioan, 18:00etatik 20:00etara. 3 urtetik gorako haurrendako jarduera izanen da. Parta hartzaileek COVID-19aren kontrako neurriak bete beharko dituzte: maskara eraman, eskuak garbitu eta eserlekuak eraman.