Beyetz erronka eginen dute Etxarri Aranatzen

Guaixe 2020ko uztailaren 22a

Izan Bidea dinamikaren aurkezpena. ARTXIBOA

Izan Bidea dinamikaren barruan Etxarri Aranazko Sarek 'Beyetz 8.850 km' erronka eginen du. Garilaren 31n, 22:00etan, Etxarri Aranazko plazan, dinamika aurkeztuko du. 

Izan bidea dinamika orokorrari ekarpena eginez, Etxarri Aranazko Sarek erronka propioa aurkeztu du: Beyetz erronka. Etxarriko hainbat herritar elkartu dira erronkaren kilometroak egiteko. Hiru hilabetetan "denen artean" 8.850 km egitea da helburua: "Etxarriko presoen senide eta lagunek asteburuero egiten dituzten berberak". Garilaren 31n, ostirala, 22:00etan, Sarek dinamika aurkeztuko du. 21:00etan auzatea eginen du eta 22:00etan erronkaren aurkezpena.