Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak betetzeko deialdia

Guaixe 2020ko uzt. 29a, 11:52

Etxarri Aranazko udaletxea.

Agorrilaren 17ra arte aurkeztu daitezke eskaerak.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du herriko bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik daudela. Ardura horretarako gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek, Etxarri Aranazko udaletxeko bulegoetan aurkez ditzakete kargurako bake epaile titular edo ordezko izateko eskaerak. Epea agorrilaren 17an despedituko da.