The Road konfinamenduan sortutako taldearen ikuskizuna Etxarrin

Guaixe 2020ko abu. 26a, 11:26

Xabier Artida aktore etxarriarrak musika talde bat sortu zuen konfinamendu garaian: The Road. Bihar, osteguna, 21:00etan, Etxarri Aranazko plazan, musika ikuskizuna mustuko du. Larunbatean Zirika Zirkus-en 'Berrerabizi' ikuskizuna izanen da. 

Artista ugarik konfinamendua lan berriak sortzeko baliatu zuten, eta Xabier Artieda aktoreak The Road musika taldea sortu zuen. Gitarra bat eta bere ahotsa dira taldearen protagonistak. Cover-ak edo abestien bertsioak egiten ditu taldeak. Bihar, abuztuak 27, osteguna, 21:00etan, kontzertua eskainiko du Etxarri Aranazko plazan. Osasun neurriak jarraitu behar dira, eta ikusleen arteko tartea mantentzeko sarrerak eskuratu behar dira Etxarri Aranazko udaletxean. 

Etxarrin uda bizi programak aurrera darrai eta larunbatean, abuztuak 29, 19:30ean, Zirika Zirkus konpainiaren Berrerabizi ikuskizuna izanen da plazan.