Tenporak eta denborak

Guaixe 2020ko ira. 3a, 10:44
Tenpora taldea. UTZITAKOA

Kultur 2020 programaren barruan, Tenpora taldearen kontzertua izanen da bihar, irailak 4, ostirala, 20:30ean, Etxarri Aranazko plazan. Sarrerak udaletxean eskuratu daitezke. 

Tenporako kideak duela zazpi urte inguru elkartu ziren lehen aldiz taldearen soinua bilatzeko. Bi urte beranduago, 2015ean, Mundu berria lehenengo diska kaleratu zuen. Bigarren diska aurkeztu zuten duela gutxi: 'Itzulika'. Kantuak pop-a eta jazz-a artean sortu dituzte eta elektronika eta rock progresiboarekin nahasten dituzte ere. Karlos Linazaroso eta Harkaitz Cano idazleek kantuen letrak idatzi dituzte. Disko berria iralean aurkeztuko dutela aurreratu dute Tenpora taldeko kideek. Etxarri Aranatzera Kultur 2020 kultura Nafarroa osotik hedatzea helburu duen programaren barruan iritsiko da taldea. Kontzertua bihar, ostirala, 20:30ean, plazan izanen da eta sarrerak udaletxean har daitezke doan. 

Hasiera Oleaga bateria jolea, Itsaso Etxebeste baxu jolea, Beñat Barandiaran gitarra jolea, Juantxo Zeberio Etxetxipia teklatu jolea eta Elene Arandia ahotsa dira Tenpora taldeko kideak.