Koronabisurak espetxean eragina izan du

Guaixe 2020ko ira. 4a, 12:52
Preso eta iheslariak herriratzeko eskatzeko egindako manifestazioa.

Aurrez aurreko bisitarik gabe gelditu dira preso batzuk, eta berrogeialdian daude besteak.

COVID-19 gaitzak eragindako pandemiak espetxetako egoera okertu duela salatu dute Sarek eta Etxeratek. Jakinarazi dutenez, Luis Mariñelarena Goñi eta Carlos Apeztegia bisean bisik gabe daude. Bestetik, Asier Carrera Arenzanak bisean bisekoa izan ondoren 12 eguneko berrogeialdia pasatzen ari da eta, ondorioz, mintzatokiko bisita bat galduko du. Familia bisitetan kartzelako agintariek bi pertsonendako baimena eman diote Carrerari, baina bi seme-alaba dituenez, hiru sartzea eskatu du. Baimena jaso badu ere, halako bisitarik ez du izan oraindik. 

Juan Ramon Karasatorre Aldaz bisean biseko bisita izan ondoren espetxean aste beteko berrogeialdia pasa beharko du. Horren ondorioz, mintzatokiko bisita bat gabe geldituko da. Unai Parot Navarrori dagokionez, berriz, ohiko bisitak kendu dizkiote, eta familia eta bisita intimoetarako bi pertsonako muga ezarri diote. Azkenik, Jon Gurutz Maiza Artola eta Oihan Barandalla Goñi espetxe berean daude eta hartan 6 mintzatoki itxi dituzte. Horregatik, bisitak hartzeko euskal presoak txandakatu egite dira eta, ondorioz, hilean lau bisita izan beharrean hiru dituzte.