Pilota

Oscar Lasa ETB1eko 'Itzulera' saioan ariko da

Guaixe 2020ko ira. 8a, 14:09

Gaur, asteartea, hasiko da programaren lehen atala, ETB1an, 22:30ean

ETB1 kateak gaur, asteartea, estreinatuko du Itzulera izeneko saioa, 22:30ean. Agustin Ezenarrok aurkeztutako programan, Markel Irizar txirrindulariaren gidaritzapean Bilbo-Bilbo martxa zikloturista egiteko erronka jarriko diete bost kirolari ohiri, tartean Oscar Lasa pilotari etxarriarrari. Irizarrekin eta Lasarekin batera Xabier Mikel Errekondo eskubaloi jokalariak, Arantxa Orbegozo txirrindulariak, Imanol Agirretxe futbol jokalariak eta Nagore Osoro patroiak eginen dute txirrindularitza martxa, eta proba prestatzeko Eako landetxe batean egonaldia eginen dute. Horrela hasiko da, hain zuzen ere, gaurko saioaren lehen atala. 

Atal bakoitzak kirolari bat izango du protagonista, eta azken atalean, hainbeste prestatutako martxa zikloturista egin beharko dute partaide guztiek.