Euskal flamenkoa

Guaixe 2020ko ira. 10a, 12:38

Sonakay taldea Etxarrin izanen da. ARTXIBOA

Sonakay taldeak kontzertua eskainiko du igandean, irailak 13, 20:00etan, Etxarri Aranazko plazan

Telebistako talent show batean Mikel Laboaren Txoriak txori abestiaren bertsio flamenkoa egin zuen Sonakay taldeak. Euskal musika flamenkoarekin uztartzen dute.  Publikoa txundituta gelditu zen eta bideoa birala bihurtu zen. Euskal ijitoak ospetsuak bihurtu ziren, eta haien duendea Euskal Herriko txokoetatik hedatzen hasi ziren. Igandean, hilak 13, 20:00etan, Etxarri Aranazko plazara iritsiko dira.