Bakarrizketa eta musika

Guaixe 2020ko ira. 16a, 09:47
Xabier Artiedaren Txor txor bakarrizketa izanen da bihar Etxarri Aranatzen. ARTXIBOA

Ostiralean, hilak 18, 20:30ean, Etxarri Aranazko plazan Xabier Artiedaren Txor txor bakarrizketa emanaldia izanen da. Igandean, hilak 20, 19:00etan, Amak taldearen trikiti doinuak izanen dira Etxarrin uda bizi programaren barruan. Sarrerak dagoeneko udaletxean har daitezke

Etxarrin uda bizi programarekin kultura plazara eraman du udalak, eta aste hontarako bi proposamen ekarriko ditu: etzi, ostirala, 20:30ean, Xabier Artieda aktore etxarriarraren Txor txor bakarrizketa izanen da. Euskaraldiaren barruan sartzen den emanaldia ida ere. Bestetik, igandean, irailak 20, 19:00etan, Amak taldearen kontzertua izanen da. Ikuskizunak Etxarri Aranazko plazan egitekoak dira, baina eguraldi txarrarekin lekuz aldatu daitezkela jakinarazi du udalak. Bi emanaldietarako gonbidapenak udaletxean jaso daitezke egunero 10:00etatik 14:00etara. 


Amak taldea. UTZITAKOA