Pilota

Joanes Bakaikoak Etxarrin jokatuko duen Buruz Buruko atariko partidarako sarrerak salgai daude Etxarriko Udalean

Guaixe 2020ko ira. 25a, 09:00
Joanes Bakaikoak Erik Jakaren kontra Lau eta Erdiko Txapelketako partida Etxarrin jokatu zuenean.

Partida urriaren 2an jokatuko da, 21:15ean, eta sarrerak merkeago eros daitezke Etxarri Aranazko udalean (15 euro). Partida egunean, txarteldegian, 20 euro ordaindu beharko dira

Etxarri Aranazko Udalak eta Baiko Pilota enpresak pilota jaialdia antolatu dute urriaren 2an, ostiralarekin, Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan, 21:15an hasiko den jaialdia. Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarrak eta Arteaga II.ak 1. mailako Buruz Buruko Txapelketaren aurre kanporaketa jokatuko dute, partida garrantzitsua, beraz, etxeko pilotariarendako. Jaialdia osatzeko, Oinatz Bengoetxeak eta Arangurenek Artola eta Aretxabaleta izango dituzte aurkari. 

Sarrerak salgai
COVID-19 dela eta, eskatutako segurtasun neurriak zainduko dira pilota jaialdian. Dagoeneko sarrerak salgai daude, prezio merkeagoan, Etxarri Aranazko udal bulegoetan, goizeko 10:00etatik 14:00etara, 15 eurotan. Egunean bertan, txarteldegian, 20 euro ordaindu beharko dira.