Etxarri Aranazko Abesbatzaren logo berria

Guaixe 2020ko ira. 28a, 10:37

Abesbatza 50. urteurrena ospatzen ari da aurten, eta urtemuga berezirako logo lehiaketa jarri zuen martxan. Ostiralean logo berria mustu zuen, eta lehiaketaren sari banaketa egin zuen

Rakel Otxagabia Zubietak egin du Etxarri Aranazko Abesbatzaren 50. urteurrenaren logoa. Abesbatzaren logoa jarraituz, tipografia eta kolorea berdinak aukeratu ditu irudi berrirako ere, baina logo berrian 50 zenbakia nabarmena da. Ostiralean Otxagabiak logo lehiaketaren saria jaso zuen Abesabatzaren kideen eskutik; 150 euro. 50. urteurrenaren logoaren mustutzearekin urtemugaren hainbat ekimenei hasiera eman dio Etxarri Aranazko Abesbatzak.