Domu Santu Egun berezia

Guaixe 2020ko aza. 2a, 15:01

Aurretik egin zuten hainbatek bisita.

Pandemiari aurre egiteko neurriak ezagunak dira kanpo santuetan martxotik. Baina Domu Santu Egunari ere eragin zioten. Hobien garbiketa eta txukunketa aurretik eginda, hilerriak lorez beteta eder asko zeuden atzo. Hildakoak gogoan eta haiek bisitatzera joan zirenak kanpo santuen atean hidrogela opatu zuten, sarrera-irteeretan eskuak garbitzeko. Bi sarrera duten hilerrietan gainera sartzeko eta ateratzeko bideak markatu zituzten udalek. Barruan jendea musukoak jantzita eta seikoak baino talde txikiagotan agertu ziren beraien senide eta lagunen aurrera.