Antzerkia eta bertsoak

Guaixe 2020ko aza. 5a, 11:46
Igandean bertso saioa izanen da Etxarri Aranatzen. ETXARRIKO KULTUR ZERBITZUA

Etzi, larunbata, 17:30ean, Circo Dabitxiren 'Makina eta biok' ikuskizuna izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Igandean, 18:00etan, bertso saioa izanen da, Etxarriko Udazken Kulturala egitarauaren barruan. 

Etxarri Aranazko Kultura Zerbitzuak Udazken Kulturalaren programazioa aurkeztu du. Asteburuan hasiko da bi proposamenekin: Makina eta biok familiarteko ikuskizuna eta bertso saioa. 

Circo Dabitxiren atzean David Almazana dago. Artistak Makina arraro baten eta pertsona xume baten arteko harreman bitxiaren istorioa kontatu du Makina eta biok ikuskizunean, eta etzi, larunbata, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean izanen da. Bestetik, igandean, 18:00etan, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Nerea Elustondo eta Eneko Lazkoz bertsolariek bertso saioa eskainiko dute. 

Osasun neurriak kontuan hartuta, kultur etxearen aretoaren edukiera mugatua dago, eta, beraz, sarrerak aldez aurretik udaletxearen webgunean hartu behar direla jakinarazi dute kultur zerbitzutik.