Antzerki zikloa udazken arratsaldetarako

Guaixe 2020ko aza. 18a, 10:45
Pantxika Lamur 'Alter Ego' ikuskizunean. ELENA VERA/ZIRIKA ZIRKUS

Etxarri Aranazko Udaleko Kultur zerbitzuak gazte helduendako antzerki zikloa antolatu du Udazken Kulturalaren barruan. Etzi, ostirala,19:00etan, hasiko da Zirika Zirkusen 'Pantxika Lamur Alter (H)Ego(ak)' ikuskizunarekin. 

Asteazkena, azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izanen da, eta horren harira, Etxarri Aranazko Udaleko Kultur zebitzuak 'Pantxika Lamur Alter (H)Ego(ak) ikuskizuna antolatu du. Emanaldia ostiralean, azaroak 20, 19:00etan, izanen da, kultur etxean, eta, aldi berean, gazte helduendako antzerki ziklo baten hasiera izanen da. Hortaz, zikloaren bigarren emanaldia datorren asteko ostiralean izanen da, 19:00etan, Ez Dok Ero Tartean teatro konpainiaren lan berriarekin. Antzezlana azaroaren 10ean eta 11n estreinatu zuten Bilbon, eta Etxarrikoa Nafarroako mustutzea izanen da. Ez Dok Ero antzezlana Euskaraldia ekimenarekin bat egin du Etxarri Aranazko Kultur zerbitzuak. Antzerki zikloarekin amaitzeko, abenduaren 4an, 19:00etan, Jon Plazaolaren Irabazi antzezlanaren emanaldia izanen da. 

Pandemia dela eta, kultur etxearen edukiera mugatua da eta, beraz, asteroz astero eta emanaldiz emanaldi ari dira sarrerak saltzen udalaren webgunean