Udalak Zumurdiñetareko industrialdean partzela saldu du

Guaixe 2020ko abe. 3a, 13:19
Zumurdiñeta industrialdea.

Ufesa zenaren eta udal biltegiaren artean dagoen partzeletako bat da.

Etxarri Aranazko Udalak Zumurdineta industrialdean duen 1.252,46 metro karratuko partzela bat saldu dute. Enkante publiko bidez egindako salmenta izan da eta partzela Excavaciones Macia SL enpresak eskuratu du. Harengatik 56.300 euro pagatu ditu.