Olentzeroren eta Mari Domingiren postontzia Haritzalkon egonen da

Guaixe 2020ko abe. 3a, 12:56
Mari Domingi eta Olentzero Haritzalkon, postontziaren kokalekuaren berri ematen.

Gaurtik hilaren 8ra Haritzalko basoaren sarrerako haritz baten ondoan egonen da gutunak jasotzeko postontzia.

Txikienek urtero ohitura dute Olentzerori eta Mari Domingiri gutunak idazteko, besteak beste, beraien desira eta nahien berri emanez. Etxarri Aranatzen gutun horiek jasotzeko postontzia Haritzalkoko baso sarreran jarri dute, Zumurdineta industrialdetik sartuta. Haurrek izen-abizenak eta beraien etxeko helbidea jarri beharko dituzte gutunetan. Abenduaren 8a eta gero ikazkinak eta lagunak gutun guztiak jasoko dituzte.