Porrotaren eta arrakastaren inguruan hausnartzeko antzezlana

Guaixe 2020ko abe. 4a, 09:21

Jon Plazaolaren 'Irabazi' antzezlana izanen da gaur, ostirala, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxena. Udalaren Kultur zerbitzuak antolatutako antzerki zikloaren azken emanaldia izanen da Plazaolarena. Sarrerak agortu dira. 

Jon Plazaola Felix da. Felixek ez daki zer den irabaztea. Bizitza osoan ez du ezer irabazi. Hala-holakoa izan da beti. Baina ez atzera eta ez aurrera daraman egoera batean dago, konfort-zona batean. Bere burua justifikatzen du eta bere existentzia patetikoari zentzua ematen dion dekalogoa eratu du: hala-holakoak gehiengoa dira. Baina, gaur, Felixek sari bat jasoko; irabazi egingo du. Irabazi antzezlana arrakastaren eta porrotaren inguruan hitz egiten duen antzezlana izanen da gaur, abenduak 4, ostirala, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. Sarrerak dagoeneko agortu dira.