Txalaparta eta jazz

Guaixe 2020ko abe. 11a, 11:14

Hutsun taldeak eta J.E.L. Jazz Trio taldeek kontzertua eskainiko dute etzi, igandea, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxea, 948 Kultura programaren barruan. 

Hutsun taldeak txalaparta jotzen du eta euskal musikaren instrumentua beste hainbat estilokin elkartzen ditu, eta J.E.L. Jazz Trio taldeak jazz musika jotzen du; bi taldeek batera txalapartaren eta jazzaren doinuak uztartuko dituzte Etxarri Aranazko kultur etxean etzi, abenduak 13, igandea, 19:00etan. Nafarroako Gobernuak abenduaren 2tik igandera arte antolatutako 948 Kultura egitarauaren barruan izanen da ikuskizuna.