'Babian zaude!' antzezlana Etxarri Aranatzen

Guaixe 2020ko abe. 16a, 09:51

Etxarri Aranazko udazken kulturalaren barruan, Producciones Maestas konpainiaren familiarteko antzerkia izanen da abenduaren 19an, larunbatean, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Julia ez da batere zentratzen, badirudi bere munduan bizi dela. Bere amak deizten dion bakoitzean ez du lehenengoan erantzuten, eta lagunekin jolasten ari denean, askotan galdu egiten da. Julia Babian dago. Babian zaude! Producciones Maestras antzerki taldearen antzezlanak haurtzaroari lotuta doazen gaiak jorratzen ditu. Jatorrizko soinu banda eta zaindutako ikus entzunezkoak erabiltzen dituzte. Larunbatean, abenduaren 19an, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean emanaldia eginen dute. Familiarteko publikora bideratuta dago. Sarrerak 3 eurota eros daitezke Etxarri Aranazko udalaren webgunean. Babian zaude! Ana Maestrojuanaren lana da, eta Adriana Salvo, Iratxe G. Uriz eta Txori Garcia Uriz dira aktoreak.