Gaztea auzipetua Foruzainak erasotzeagatik

Guaixe 2020ko abe. 14a, 13:26

Foruzaingoaren autoa kristala hautsita. Argazkia: @S_P_Foral

Foruzaingoak 24 urteko etxarriarra atxilotu zuen abenduaren 5eko 22:00ak aldera. Besteak beste honako delituak egotziko dizkiote: agintearen agentearen giza hilketaren saiakuntza, lesio delitu arina, kalte delitua eta agintariari jartitzea. Atxilotutako gaztea Iruñeko polizia-etxera eraman zuten eta igandean epailearen aurretik pasa ondoren karguekin aske dago. 

Agrupacion Profesional de Policia Foral (APF) sindikatuak azaldu duenez, kale edana saihesteko patruila lanetan ari zen patruila bat gazte talde bat ikusi zuen herria zeharkatzen duen errepidean. Haiengana hurbiltzean, APFk azaldu duenez, gazteetako batek patxaran botila bota zuen; ontzia polizia autoaren gidariaren leihotik sartu, gidatzen zegoen foruzainari kokotean jo eta atzeko ate bateko kristala hautsi zuen. Horren ondoren ihesian joandako gaztea atxilotu zuten. 

Foruzaingoko Sindicato de la Policia Foralek,  APFk eta CCOOk erasoa salatu dute. Baita UPNk ere. Erregionalistek sindikatuen eskaerekin bat egin eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio auzian parte hartzeko eskatu dio. Javier Esparza azaldu duenez, “guztiz salagarria den eraso baten aurrean, horrela erabateko babesa azalduko litzaioke gure Foruzaingoari”.