Burgosko prozesuaren testuinguruan atxilotu zuten Antonio Goñi Igoa etxarriarra Donostian. Poliziaren esku hainbat egun pasa ondoren, eta errepaso ederra jaso ondoren aske utzi zuten eta bizi izandako hura ezin eramanda, gaur 50 urte, bere buruaz beste egin zuen. Oroimen ekitaldia egin zuen Burgos 50 ekimenak Etxarri Aranatzen atzo.