Mariñelarena A Coruñatik Palenciara gerturatuko dute

Guaixe 2020ko abe. 23a, 18:15
Urruntzearen kontrako eta p`resoen eskubideen aldeko manifestazioa. Artxiboa.

Preso etxarriarra lehen gradutik bigarrenera pasako dute. 600 km-tara egotetik 310era egotera pasako da. Dueñasko kartzelan preso dago ere Asier Karrera Arenzana etxarriarra.

Espainiako Espetxe Erakundeak beste sei euskal presoren lekualdatzearen berri eman zuen ostiralean. Haien artean dago Luis Mariñelarena Gartziandia, gaur egun A Coruñako Curtis kartzelan preso dagoena. Espetxez aldatzearekin batera, Mariñelarena lehen gradutik bigarren gradura pasako dute, hau da, erregimen arruntera. Ondorioz espetxe onurak lortzeko aukera luke Mariñelarenak. 

Mariñelarenari egozten zaio 2000. urtean Fernando Buesa Blanco PSE-EEko buruzagia zena eta haren bizkartzain Jorge Diaz Elorza hiltzea. 2001etik dago kartzelatuta, 30 urteko zigorra betetzen. Zigorraren hiru laurdenak 2024an beteko ditu. Espetxe erakundeen arabera, espetxe legedia onartu du, indarkeriari uko egin dio, eta egindako mina aitortu du. 


Preso etxarriarren helbideak
Juan Ramon Karasatorre Aldaz

Castellón II Centro Penitenciario

Paraje Mascarell s/n, acceso CV-129, km.
15
12.140 Albocasser (Castellón) 

Luis Mariñelarena Garziandia

Curtis (Teixeiro) Centro Penitenciario

Carretera de Paradela s/n

15.310 Curtis (A Coruña) 

Asier Karrera Arenzana

Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario

Carretera P-120

34.210 Dueñas (Palencia) 

Unai Parot Navarro

Puerto III Centro Penitenciario

Ctra. Jerez-Rota, km.
6
11.500 Puerto de Santa María (Cádiz) 

Oihan Barandalla Goñi

Lannemezan Centre Pénitentiaire

Chemin de la Plaine

B.P. 166

65.307 Lannemezan Cédex 

Jon Gurutz Maiza Artola

Lannemezan Centre Pénitentiaire

Chemin de la Plaine

B.P. 166

65.307 Lannemezan Cédex