Udaletxeko goiko pisuan lanak egin zirela eta ludoteka handik atera behar izan zuen Etxarri Aranazko Udalak eta zineman kokatu zuen. Hori eta legegintzaldi aldaketak ludotekak ateak ikasturtearekin batera ez zabaltzea ekarri zuen. 4 urtetik 12 urtera arteko haurrak hartu zituen, talde batean 4 eta 7 urte bitartekoak zeuden eta bestean 8 eta 12 urte artekoak. Ludotekak astean lau orduz zabalduko zuen. Taldeen ardura Maria Flores urdiaindarrarena eta Aitziber Etxaiz altsasuarrarena zen.