Udalak herri lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan aldaketa egin du

Guaixe 2021ko urt. 28a, 12:35
Azienda larria larrean. Artxiboa.

Orain arte zortzi urterako erabilpena uzten zen, baina aurrerantzean 10 urterako izanen da.

Etxarri Aranazko herri aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa behin betiko onartu da. Silvia Marañon Chasco alkateak sartutako aldaketarekin 22. artikuluak zehaztuko du adjudikazio-epea  aldatu egiten da: hemendik aurrera herri-lurrak 10 urterako erabiltzeko emanen dira, 8 urterako izan beharrean.