Tabernariak kexu

Guaixe 2021ko urt. 28a, 18:09
Tabernariek deitutako protesta burrunba. Urtzitakoa.

Protesta burrunba egin zuten larunbat gauean 

COVID-19 birusak sortutako egoeraren aurrean Etxarri Aranazko tabernariek burrunba egin zuten larunbat gauean. Sektorearendako benetako erreskate plan bat aldarrikatu zuten ostalari etxarriarrek eta haien kontrako kriminalizazioarekin bukatzea eskatu zuten protesta zaratatsuaren bidez. Horrela, SOS Nafarroako Ostalaritzak egindako deialdiarekin bat egin zuten ostalari etxarriarrek. Berez, protesta ostiralean egitekoak ziren, 21:30ean, baina baimena jaso ez eta larunbatera atzeratu zuten.