Saharako errefuxiatuen aldeko jaki bilketa

Guaixe 2021ko urt. 29a, 12:27

Sahararrak Tindufen. Artxiboa.

Etxarri Aranazko dendetan jasoko dituzte otsailaren 14ra arte.

Sahararen Lagunen Nafarroako Elkartearen (ANAS) egiteko nagusia saharar errefuxiatu kanpamenduetako populazioari bideratutako kooperazio jarduerak dira. Tindufen daude errefuxiatu eremu horiek, basamortuaren tokirik latzenean. Eta han bizi dira 165.000 saharariar. Haiei zuzendutako jaki bilketa egiten hasi da elkartea Etxarri Aranazko denden laguntzarekin. Honako produktuak bildu nahi dituzte: lekaleak, arroza, pasta, azukrea, arrain kontserbak, oliba olioa, xanpua, gela eta xaboi-pastillak. Antolatzaileek gaztigatu dutenez, jatekoek ezin dute txerririk izan eta kristalezko ontziak ez dituzte onartuko. 

Jaki bilketan parte hartzeko Etxarri Aranazko dendaren batetik pasa ezin dutenek, dirulaguntza emateko modua dute honako kontu korronteen bidez: Laboral Kutxa ES74 3035 0113 59 1130021437; Rural Kutxa ES93 3008 0001 11 0700365729 edo Caixa ES33 2100 5319 49 2100199896. Bestela Bizum bidez ere egin daiteke diru ekarpena, 626 502 495 telefonoan. Elkarteko kideek eskatu dute diru ekarpena egitean kontzeptuan izen-abizenak eta nortasun agiria zehaztea, hala heldu den urteko errenta aitorpenean deskontua izateko.