'Babian zaude!' antzezlana Etxarri Aranatzen

Guaixe 2021ko ots. 4a, 09:29

Larunbatean, otsailak 6, 17:30ean, Producciones Maestras konpainiaren familiarteko musika ikuskizuna izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean.

Julia beti hodeietan dago. Bere munduan bizi dela dirudi. Amak deitzen dionean ez du lehenengoa erantzuten, eta lagunek jolasten ari denean ere askotan galzen da. Babian dago, eta mundu pertsonal hori Babian zaude ikuskizunean erakutsiko du. Otsailaren 6an, larunbatea, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean izanen da. Sarrerek 3 euroko prezioa dute eta Etxarri Aranazko Udaleko udaletxeko webgunean eros daitezke. Familiarteko ikuskizun bat da, eta bost urte gorako haurrendako gomendatuta dago. 

Babian zaude! musika ikuskizunaren idazlea eta zuzendaria Ana Maestrojuan da, musikaren egilea Gorka Pastor eta antzezleak Adriana Salvo, Iratxe G. Uriz eta Angel Garcia Moneo.