Etxarri Aranazko Udalak aurtengo iyotietako ezer ez antolatzea erabaki du. Silvia Marañon Chasco alkateak gaztigatu duenez, “erabaki hori arrazoi epidemiologikoak jarraituz hartu da, eta SARS-CoV-2aren infekzioen hedapena murrizteko helburuarekin”. Alkateak gaineratu duenez, “udako festa edota feriak bertan behera uztean gertatu zen bezala, alkatetzak erabakia atsekabe handiz hartu du, baina gauden egoeran bizitzak erabaki guztien erdigunean jartzea ezinbestekoa dela ulertuz. ra berean, herritarrei arduraz jokatzen eta osasun-gomendioak betetzen jarraitzeko deia egiten zaie, orain arte egin duten bezala”.
Etxarri Aranazko iyoteak Gizakunderekin hasiko lirateke ilbeltzaren 28an. Mozorrotutako txatarrak kalean barna zigorrak eskutan jendea berotzen ikusi ziren. Hurrengo bi ostegunetan Andrekunde eta Garikunde izanen dira. Txatarrak ateratzeko ohitura dute. Aurrenekoan, gainera, mahaiaren bueltan emakumezkoen topaketak izaten dira, normalean afaltzeko. Zalduniyoteren ondoren, iyote egutegia astearteiyotean despeditzen da. Baina, esan bezala, Etxarri Aranazko Udalak ez du ezer antolatu egun horietarako.