Kintoak 2021

Kintoak sentituko dira

Guaixe 2021ko ots. 16a, 10:33
Kintoak txatarraz mozorrotuta. Artxiboa.

Banaka edo binaka herrian barna eskean ibiliko dira.

Etxarri Aranazko kintoek beraien festa behar bezala antolatu ahal izateko aurreneko diru eskea abenduaren 31n egin zuten. Astearte iyotean, gaur ere kinto eskean ariko dira, baina COVID-19 gaitzari aurre egiteko neurriek kalean sei pertsona baino gehiago elkartzea debekatzen dutenez, kintoek banaka edo binaka etxez etxeko eskea eginen dute, beti ere, osasun neurriak betez. Txarangak lagunduta egiten dute normalean eske hori, baina aurten hori ezinezkoa denez, herria alaitzeko musika bafleren batetik aterako da. Sekula baino freskoago egonen dira kintoak asteartean ez baitira Tolosatik gaupasan etorriko. Eta hara joan aurreko afaririk ere ez dute izanen. 

17 gaztek osatzen dute aurtengo kintada: Iker Kintana, Xabier Igoa, Iraia Karasatorre, Nazaret Arbizu, Emma Garciandia, Ane Mendiola, Eider Vicente (Bakaiku), Naiara Varas, Adur Lizarraga, Oihan Irigoien, Joanes Mikeo, Jon Erdozia, Naroa Martinez, Naroa Otxoa, Asier Palomares, Ane Morentin eta Jon Salinas. 

2003ko gazteen aurtengo egitekoen artean daude ere Dantzakia dantzatzea San Kirikon, San Adrianen eta Ama Birjinan egunean. Ikusteko dago ordurako zein den egoera eta dantza egiteko aukera duten.