Tortura salatzeko deia

Guaixe 2021ko ots. 11a, 19:03

Torturaren kontrako eguneko ekitaldia Iturmendi. Artxiboa.

Sortuk eta Ernaik deituta, kontzentrazioa eginen da larunbatean, 13:00etan, Etxarri Aranazko Mikel Arregi plazan.

Euskal herrian 5.657 pertsona baino gehiago torturak pairatu dituela gaztigatu dute Sortutik. Haietatik 149 sakandarrak dira. Eta gehiago izan daitezkeela uste dute. Joxe Arregi torturen ondorioz hil zela gogoratzen da otsailaren 13ero, torturaren kontrako egunean. Sakanako Sortuk eta Erniak tortura salatzeko deialdia egin dute: Sakanan 149+ #aztnugal. Iluntasunetik argitasunera. Etxarri Aranaztik torturatuendako aitortza eta erreparazioa eskatuko dituzte. Tortura praktika gisa ez errepikatzeko bermeak exijituko dituzte ere.