Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Guaixe 2021ko ots. 16a, 09:35

Udaletxean dago bake epaitegia.

Epea zabalik dago izena emateko.

Etxarri Aranazko Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoak uko egin dio bere ardurari, eta, legean jasotakoarekin bat datorrenez, uko egitea onartu egin zaio. Horregatik, Etxarri Aranazko Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoaren kargua hutsik gelditu da. Ardura horretan interesa dutenek, eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek, eskaerak udaletxean aurkezteko hamabost egun balioduneko epea dute.