Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, atzo 31 ikasle sartu ziren konfinamenduan Nafarroan. Hala, beraien etxeetan bakartuta daude 831 ikasle; egoera horretan egon daitezkeen ikasle guztien artean %1,34. Bizikidetza-talde egonkorrei dagokionez, 23 ikastetxetako 44 talde daude bakartuta; guztien artean %1,26. Bakartuta geratu diren ikasleak Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako 18 ikasle eta Etxarri Aranatzeko Sakana ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako 13 ikasle dira.