Oihan Barandalla Goñi Lannemezan espetxetik gaur atera da (330 km-). Eta segituan Frantziatik kanporatu dute, Aragoiko Canfranek utziz. Barandalla 2007ko irailaren 1ean atxilotu zuten eta Nanterreko kartzelan sartu zuten. ETAren logistika aparatuko kide izatea leporatu zioten eta epaiketan gaizkileen elkarteko kide izatea, helburu terroristekin arma bidezko bahiketa egitea, eta armak, lehergailuak eta agiri faltsuak edukitzea egotzi zioten.
Hamazortzi urteko zigorra ezarri zioten Pariseko auzitegi berezietan, kondenaren bi herenak betetzeko agindua ezarri zioten. 2018ko garagarrilera arte bereziki zaindu beharreko, DPS, estatusa izan zuen etxarriarrak kartzelan eta, beraz, segurtasun neurri bereziak aplikatu zizkioten. Barandalla atera den espetxe hartan beste hamaika preso politiko gelditzen dira, tartean Jon Gurutz Maiza Artola etxarriarra.
2013ko otsailaren 18an Parisko tribunal batean, ETAko kide izateagatik, hamar euskal herritarren kontrako epaiketa hasi zen. Tartean zen Barandalla. Epaiketa hasieran presoen bozeramaileak testua irakurri zuen “elkarrizketa eta bake justu eta iraunkorraren alde” eginez eta atsekabea adieraziz “enfrentamenduan inolako erantzukizunik ez duten herritarrei egindako kalteagatik”.
Kartzelan zela etxarriarra aita izan zen eta, umearen jaiotza oinarri hartuta, kantua sortu eta “Seme” proiektua sustatu zuen, motxiladun haurren egoeraz gaztigatzeko.
Preso etxarriarren helbideak
- Juan Ramon Karasatorre Aldaz
Castellón II Centro Penitenciario
Paraje Mascarell s/n, acceso CV-129, km. 15
12.140 Albocasser (Castellón) - Luis Mariñelarena Garziandia
Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario
Carretera P-120
34.210 Dueñas (Palencia) - Asier Karrera Arenzana
Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario
Carretera P-120
34.210 Dueñas (Palencia) - Unai Parot Navarro
Puerto III Centro Penitenciario
Ctra. Jerez-Rota, km 6
11.500 Puerto de Santa María (Cádiz) - Jon Gurutz Maiza Artola
Lannemezan Centre Pénitentiaire
Chemin de la Plaine
B.P. 166.307
Lannemezan Cédex