Arnasa Gara

"Euskararen biziberritze prozesuan arnasguneek garrantzia handia dute"

Guaixe 2021eko martxoaren 18a

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria Gorostidi Arnasa Gara kanpainaren aurkezpenean izan da Etxarri Aranatzen gaur.

Arnasguneen garrantzia nabarmentzeko eta hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko kanpaina da, UEMAk, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean egin dutena.