Hiltegiak araudira egokitzeko lau urteko epea eman zuten 1991n, baina 1996an Etxarri Aranazko hiltegi zaharra martxan zen. Baina legedia betetzeko Sakanako harakinek erabiltzeko tamaina ertaineko hiltegi bat egitea erabaki zen. Ibarreko harakin gehienek nahiago zuten haiek salduko zituzten txekor eta arkumeak haiek hil. Horregatik, 19 harakinek elkarte kooperatiba sortu zuten. Hiltegi berria egiteko 53 milioi pezetako (318.536,4 euro) inbertsioa aurreikusten zen.