Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak hiru hilabete lehenago “gazteen problematika” ikusirik, gaztetxe baten beharra sumatu zuen eta elizarena zen eraikina okupatu zuten: “gure beharretarako egokia zela ikusi genuen eta azken urteetan hutsik zegoen. Herrian erreferentzia bat izatea nahi dugu, gazte eta gazte sentitzen den guztiaren bilgunea”. Gaztetxea aurrera ateratzeko gazte asanbladaren baitan hainbat komisio sortu zituzten.