Kontuak eta kantak

Guaixe 2021ko mar. 25a, 11:57

Bilboko LaEnanaNaranja konpainia izanen da larunbatea, martxoaren 27an, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean Kontukantari 1 ikuskizuna egiten. 

Kontukantari musika eta txontxongilo kontzertu bat da. Euskarazko haurrendako hamar abesti biltzen ditu: Txiki Txikia, Txakur bat, Kanuto, Txan Txibiri, Ran Rober Ran, Sorgina Pirulina, Baga Biga Higa...  LaEnanaNaranja konpainiaren ikuskizun bat da eta larunbatean, martxoaren 27an, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean emanaldia eskainiko dute. Sarrerak Etxarri Aranazko Udaleko webgunean eros daitezke 3 eurotan.