Arkitektura

"Efizientzia energetikoa eta kanpoko espazioak asko baloratzen hasi dira"

Eraikuntza gehigarria 2021ko mar. 30a, 11:02

IG-ER arkitekturak mota guztietako lanak egiten ditu. 

Jendea etxea eraberritzera animatu dela diote. 

Zer lan mota sartzen zaizkizue orokorrean?
Mota guztietako lanak sartzen zaizkigu, etxe berriak egitetik, zaharberritzetara. Baita igogailuak jarri edo eraikinak isolatzea ere.

2020 urtetik ona sartu diren lanen artean alderik bai?
Ikusi duguna da jende asko etxea eraberritzera animatu dela. Konfinamenduak etxe bakoitzaren gabeziak ikusarazi dizkio jendeari, antza denez. Jardina duten etxeen eskaera ere handitu zaigu.

Zeintzuk dira herritarrek dituzten lehentasunak gaur egun?
Alde batetik, efizientzia energetikoa eta, bestetik, kanpoko espazioak asko baloratzen hasi dira (balkoiak, terrazak, lorategiak, etab.).

Etorkizunerako erronkak arkitekturari dagokionez?
Gure ustez, gizarte bezala, erronka eraikin zaharrei bizi berria eta efizientea ematea izan beharko litzateke.